XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen bizi izateko bearr zana beste lurretatik ekarri, eta emendik eraman zitekeana beste lurr oietara eraman: ala ibilli ziran gure gizonak.

¿Noiztik asita? Ori ez dakigu: aspaldi-aspalditik zana, baño, bai.

Aspalditik asi ta iparraldeko itsasoetan ibiltzen oituak zeudelako, ingelesakin gudak izan zituzten.

Batzuetan goian geratu ziran, aiekin izan zituzten jazarretan; besteetan, menderatuta, baña laisterr berriro burua jasotzeko.

Etziran ingelesentzat gure aurretikoak nola naiko, goitik bera begiratzeko bezelako, etsaiak.

Eta ala etziralako, ingelesak berak gureakin pakean bizi nairik, bein baño geiagotan oekin emeki, erabaki zuten andik aurrera auzirik eta ezdabaidarik elkarren arrtean izan etzedin, zerr egin bearr zan.

XIII'g. eunkia bukatu baño len, euskaldunen ontziak, Donostia'tik eta Berrmeo'tik eta Bilbo'tik bazijoazen Flandes'era, burrnia eramanaz, atzera etxeronz zetozenean oialak ekarrtzeko.

1350'g. urrtean, euskaldunak bazuten Brujas'en salerosietarako beren etxea.

Lenago bazuten beste bat La Rochellen.